XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Peru Odolki atzezko!.
- Sokan dauden guztiak dira oñatiarrak, Moxolo Potolota.
- Jas! Ez lotsatzea osaba, orrelako gizonakin bere burua bat eginda! Aldendu gaitezen, geu iñork ikusi baño lenago.
- Arritzen aiz.
- Zergatik baña?
- Moxolo emen eukita iges egiten dezulako.
- Nik eztaukat Moxoloren bearrik.
- Benetan?
- Eznaiz gezur zalea.
Goazen aitonagana.
- Ez apur baten, Malentxo; ez, Jaungoikoaren izenean.
Izketan asi geran ezkero, gauzatxo bat esan nai neukizu.
- Zuk?
- Bai.
Aspaldian daukat nik zuri agertzeko uste bat, ames bat....
- Zaude ixillik.
- Ixillik, beti ixillik! Ito egin bear det beraz nere gogoa.
- Badakit zer esan nai zendukean....
Badakit maite nazuna, baño ez itxaron nigandik ezer.
- A! Zure itzala izateko eznaiz duin!
- Ezta orregatik!
- Bai, biotzak adierazten zidan: utsa naiz, oinpean darabiltzun autsa bezela naiz, Zabaletako morroia!.
- Ezta ori.
Zabaletan morroirik eztago.
Zu ta ni anai-arrebak gera....